ESKOLAKO IKASLEAK ZABALEGIRA

Igandea, 2007 Azaroa 18

Azaroaren 12, 13 eta 14an, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Zabalegira joan ziran. Hango arduradunek ereiten, aldatzen, artoa aletzen eta abar luze bat egiten irakatsi zieten. Atal honetan talde desberdinetako argazki bildumen loturak aurkituko dituzue, bakoitzari dagokion izenean sakatuz.
Lehen zikloa.
Bigarren zikloa.
Hirugarren zikloa.

Arteaga Zabalegi

PILOTA PARTIDUAK ALEGIKO FRONTOIAN

Igandea, 2007 Azaroa 18

Aurreko asteburu batean eskolako gazteek jokatutako partiduko argazkiak utzi dizkigute zuei erakusteko.
Argazkilariak, Ikerren gurasoak izan dira.
IMG_5860

ESKOLA KIROLAK 2007-2008

Asteazkena, 2007 Azaroa 14

Eskolako ordezkariek Asteasun jokatutako pilota partidoetako argazkiak eskura dauzkazue. Argazki hauek Gorka Altunaren gurasoek atera eta zuekin konpartitzeko utzi dizkigute.

BERTSO ESKOLA

Asteazkena, 2007 Azaroa 14

Amaia Agirre, Iker Iriarte eta Imanol Irazustabarrenak burututako saioan, 3. eta 6. maila bitarteko ikasleek bertsogintzan jardun ziren urriaren 31n. Gustura aritu ziren gure ikasleak eta talde handia osatuko dela espero dugu eskolan, egin nahi duten lana benetan goraipagarria baita. Adierazi zigutenez, eskola orduz kanpoko jarduera berria antolatu nahi dute, zaletasuna duenak asetzeko aukera izan dezan.
Zorionak!
Argazkiak ikusteko jarraitu estekaren bidea.

ESKOLA KIROLAK 2007-2008

Astelehena, 2007 Azaroa 12

2007ko urrian hasi ziren eskolako kirolariak beste ikastetxeetako taldeekin lehiatzen. Joan den larunbatean, azaroak 10, 3. eta 4.mailako neskek Laskoraingo neska taldearen aurka aritu ziren. Argazki hauek Maialen eta Naiara Lizarribarren aitak utzitakoak dira. Eskerrik asko.
Argazkiak ikusteko sakatu jarraian dagoen argazkiaren gainean:

Taldeen argazkiak, berriak eta zaharrak ikusi nahi badituzue, eskuineko zutabean ESTEKAK izenburuaren azpian Eskola kirolak aukeratu.

4.MAILAKO IKASLEAK.

Larunbata, 2007 Azaroa 3

4. mailako neskek eta mutilek aparte atera nahi izan dute argazki hauetan. Badakizue, elkarrekin bai, baina nahastu gabe.

LH 2.mailako ikasleak

Larunbata, 2007 Azaroa 3

Urria bitartean, denboraldi batean, Koro izan da 2.mailako ikasleen tutore. Ateratako 3 argazki ikus dezakezue loturari jarraituz.

2 URTEKOEN ARGAZKI GEHIAGO

Larunbata, 2007 Azaroa 3

2 urteko neska-mutilen argazkiak ditugu berriro ikusgai. Sorta osoa ikusteko, sakatu argazkiaren gainean.

4 ETA 5 URTEKO IKASLEAK ARTEAGA ZABALEGIN.

Asteazkena, 2007 Urria 24

Haur Hezkuntzako ikasleak Zabalegin
2007ko urriaren 23an, eskolako 4 eta 5 urteko ikasleak Hernaniko Arteaga Zabalegi Nekazal eskolara bisitan joan ziren. Eguraldiak ez zuen lagundu, baina… ondo pasa zuten primeran pasa zuten baratzeko lanak ezagutzen.

GURE OPORRAK

Asteartea, 2007 Urria 16

4 urteko ikasleek udako oporrei buruzko lantxoa burutu dute. Mendigorrin, Oñatin, Donostian, Menorkan, hondartzan, mendian, urtegian eta beste hainbat lekutan egon dira 2007ko udan. Ondo pasa dutela agerian da. Hemendik aurrera neguko freskurarekin irabazitako kolorea galtzen joango gara. Lanak ikusteko sakatu hemen.







Alegiako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Eskola
Aralar bidez z/g 20260 ALEGIA Gipuzkoa (EH)
Telefonoa eta Faxa: 943.65.32.37
emaila: alegiakoeskola(a bildua)gmail.com