2007-2008 IKASTURTEA. ESKOLA KIROLAK. 2007ko urrian hasi ziren eskolako kirolariak beste ikastetxeetako taldeekin lehiatzen. Joan den larunbatean, azaroak 10, 3. eta 4.mailako neskek Laskoraingo neska taldearen aurka aritu ziren. Argazkiak ikusteko sakatu jarraian dagoen argazkiaren gainean: Taldeen argazkiak, berriak eta zaharrak ikusi nahi badituzue, eskuineko zutabean ESTEKAK izenburuaren azpian Eskola kirolak aukeratu. 2006-2007 IKASTURTEA

Orrialde honetan eskola orduz kanpoko jardueretan ateratako argazkiei buruzko loturak jarriko ditugu. Gurasoek ere parte hartu nahi baduzue, bidali zuek ateratako argazkiak kiroletan, mendi irteeretan, zuhaitz egunean, eskolako festan... Aukeratu saioko argazki interesgarrienak eta aukera izango dugu beste gurasoei erakusteko edota beraiekin konpartitzeko. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik.

Eskola Kirolak. Benjamin Neskak. Eskolako 3. eta 4. mailako neskek eskola kiroletan parte hartzen dute. Lehen hiruhilekoan saskibaloian arituko dira Alazne, Nerea, Naiara, Ane, Fernanda, Maddi, Oihana, Ixone eta... 
http://www.flickr.com/photos/alegiakoeskola/sets/72157594365537158/

Eskola Kirolak. Alebin Mutilak. 5. mailako mutilen taldearen argazkiak dauzkagu hemen. Eskubaloiarekin hasi gara aurten baina beste kirol batzuk ere izango ditugu: atletismoa, futbola, herri kirolak. Beren argazkiak ikusi nahi badituzue sartu honako helbidean.
http://www.flickr.com/photos/alegiakoeskola/sets/72157594365519017/

Eskola Kirolak. Alebin Neskak. 5. eta 6. mailako nesken txokoa daukagu hemen. Nahikoa argazki daukazue  ikusteko. Oroitzapen polita etxean gordetzeko. Ainhoa, Aitziber, Amaia, Alba, Cristina, Miren, Yaiza, Naroa, Izaro, Ainhoa eta Maddalenen argazkiak dauzkagu sail honetan. http://www.flickr.com/photos/alegiakoeskola/sets/72157594365515747/

Eskola Kirolak. Mendizaletasuna. 2006ko azaroaren 5ean Artikutzara joan ziren hainbat ikasle eta guraso. Partaidetza nabarmena benetan. Ibon Azpilikuetaren laguntzarekin perretxikoei buruz zerbait gehiago ikasi genuen. Zorionak eta eskerrik asko antolatzaileei. Jasotako argazki batzuk ikusi nahi baduzue, murgildu ikasle batzuk ateratako argazkien txokoan.
http://www.flickr.com/photos/alegiakoeskola/sets/72157594365530720/  

2006an Kaleberako pilota txapelketako argazkiak ikusteko jarraian agertzen den helbidean sar zaitez
http://www.flickr.com/photos/alegiakoeskola/sets/72157594365543068/







Alegiako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Eskola
Aralar bidez z/g 20260 ALEGIA Gipuzkoa (EH)
Telefonoa eta Faxa: 943.65.32.37
emaila: alegiakoeskola(a bildua)gmail.com