AZKEN ARGAZKIAK

Igandea, 2008 Martxoa 2

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK TXIKI PARKEN
SAHARAREN ALDEKO KANPAINA
3/4urteko ikasleen irratsaioa
2 urteko haurren argazkiak
5 urteko ikasleak
4 urteko ikasleak
2007 abendua gabon kantak
Euskal astea. 2008ko otsailaren 25etik 29ra

ESKOLAKO IKASLEAK ZABALEGIRA

Igandea, 2007 Azaroa 18

Azaroaren 12, 13 eta 14an, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Zabalegira joan ziran. Hango arduradunek ereiten, aldatzen, artoa aletzen eta abar luze bat egiten irakatsi zieten. Atal honetan talde desberdinetako argazki bildumen loturak aurkituko dituzue, bakoitzari dagokion izenean sakatuz.
Lehen zikloa.
Bigarren zikloa.
Hirugarren zikloa.

Arteaga Zabalegi

PILOTA PARTIDUAK ALEGIKO FRONTOIAN

Igandea, 2007 Azaroa 18

Aurreko asteburu batean eskolako gazteek jokatutako partiduko argazkiak utzi dizkigute zuei erakusteko.
Argazkilariak, Ikerren gurasoak izan dira.
IMG_5860

BERTSO ESKOLA

Asteazkena, 2007 Azaroa 14

Amaia Agirre, Iker Iriarte eta Imanol Irazustabarrenak burututako saioan, 3. eta 6. maila bitarteko ikasleek bertsogintzan jardun ziren urriaren 31n. Gustura aritu ziren gure ikasleak eta talde handia osatuko dela espero dugu eskolan, egin nahi duten lana benetan goraipagarria baita. Adierazi zigutenez, eskola orduz kanpoko jarduera berria antolatu nahi dute, zaletasuna duenak asetzeko aukera izan dezan.
Zorionak!
Argazkiak ikusteko jarraitu estekaren bidea.

BARRIOLA SARIA. ARGAZKIAK.

Larunbata, 2007 Urria 13

Bidaiaren bukaera
Abelino Barriola sariari dagokion bidaia burutu dute 5.mailako ikasleek, urriaren 8, 9, 10 eta 11an. Egun batzuk Narbarteko “Bertiz” aterpean pasa dituzte, eta bertatik iparraldera eta Nafarroako Baztan aldera egin dituzte irtenaldiak.
Aurten , guztira (irakasle eta begiraleak barne) 102 pertsona inguru joan dira. Argazkiak ikusiz disfrutatu nahi baduzu, egin klik loturaren gainean.

5.MAILAKOAK ORDENADORE GELAN.

Larunbata, 2007 Urria 6

Lehen Hezkuntza 5.mailako ikasleak ordenadore gelan dauzkagu txoko honetan. Gaur eskolako bloga ikusten aritu gara, 5. mailakoei buruzko informazioa bilatzen. Denek dakigunez, bloga ikusten dugunok behinik behin, datorren astelehenean, urriak 8, Narbartera lau egunetarako joango direla. Handik irtenaldiak burutuko dituzte, besteak beste, Miarritzera, Donibane-Garazira…
Ondo pasa.
Argazkiak.

2006-2007 IKASTURTEAN BARRIOLA SARIDUNEN BIDAI

Igandea, 2007 Iraila 30

2006-2007 ikasturtean 4. mailan zeuden ikasleek Barriola deklamazio saria irabazi zuten. Urriaren 8tik 11ra, sari gisa, Nafarroako eta iparraldeko herri batzuko bisitatuko dituzte. Jarraian agertzen diren esteketan eraginez, informazio zabalagoa ikusiko duzue. Zorionak Ixone, Juan Carlos, Ander, Beñat, Mireia, Oihana, Alex, Tiago, Manex, Irati, Unai M, Unai A, Idoia, June eta… Lourdes. Abelino Barriola deklamazio saria, Ibilbidearen programa, Egutegia eta Informazio gehigarria 

IRTENALDIA LANGAURRERA 2007-09-21

Ostirala, 2007 Iraila 21

Gaur, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak Langaurrera joan gara. Eguraldiak egun pasa zoragarria pasatzen lagundu digu. Argazkietan ikus dezakezuenez ondo pasa dugu, txabolak eraikiz, iturrian eta jolasparkean jolastuz, hamaiketakoa eginez… Eguraldiak laguntzen badu primeran pasatzeko lekua daukagu eskura.  

IKASLEEN ALDIZKARIA

Igandea, 2007 Otsaila 4

Lehen hriuhilekoan, 3. zikloko ikasleek sortutako lehen adizkaria ikusteko, nahikoa daukazu jarraian agertzen den loturaren gainean sakatuz: http://alegiakoikasle.blogsome.com/aldizkaria/

Bigarren hiruhilekoan idatzitako albisteak irakurri nahi izanez gero, aukeratu jarraian dagoen helbidea  http://alegiakoikasle.blogsome.com/ikasleen-aldizkaria-bigarren-alea/







Alegiako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Eskola
Aralar bidez z/g 20260 ALEGIA Gipuzkoa (EH)
Telefonoa eta Faxa: 943.65.32.37
emaila: alegiakoeskola(a bildua)gmail.com