AZKEN ARGAZKIAK

Igandea, 2008 Martxoa 2

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK TXIKI PARKEN
SAHARAREN ALDEKO KANPAINA
3/4urteko ikasleen irratsaioa
2 urteko haurren argazkiak
5 urteko ikasleak
4 urteko ikasleak
2007 abendua gabon kantak
Euskal astea. 2008ko otsailaren 25etik 29ra

ZUEKIN… TXINTXARRI IRRATIA

Igandea, 2007 Abendua 2

3. mailako ikasleen txanda iritsi da oraingoan. Irrati saio oso polita egin zuten, eta HARRITZEKOA benetan zenbat basurde harrapa daitekeen egun, hitzez behinik behin.
boomp3.com
IMG_1588
OHARRA: Eskuineko zutabean dagoen garai bateko irrati aparailuaren marrazkitxoan klikatzen baduzu, edo http://txintxarriirratia.blogspot.com/ helbidean sartzen bazara TXINTXARRI IRRATI digitalean sartuko zara.

ESKOLAKO IKASLEAK ZABALEGIRA

Igandea, 2007 Azaroa 18

Azaroaren 12, 13 eta 14an, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Zabalegira joan ziran. Hango arduradunek ereiten, aldatzen, artoa aletzen eta abar luze bat egiten irakatsi zieten. Atal honetan talde desberdinetako argazki bildumen loturak aurkituko dituzue, bakoitzari dagokion izenean sakatuz.
Lehen zikloa.
Bigarren zikloa.
Hirugarren zikloa.

Arteaga Zabalegi

PILOTA PARTIDUAK ALEGIKO FRONTOIAN

Igandea, 2007 Azaroa 18

Aurreko asteburu batean eskolako gazteek jokatutako partiduko argazkiak utzi dizkigute zuei erakusteko.
Argazkilariak, Ikerren gurasoak izan dira.
IMG_5860

ESKOLA KIROLAK 2007-2008

Asteazkena, 2007 Azaroa 14

Eskolako ordezkariek Asteasun jokatutako pilota partidoetako argazkiak eskura dauzkazue. Argazki hauek Gorka Altunaren gurasoek atera eta zuekin konpartitzeko utzi dizkigute.

BERTSO ESKOLA

Asteazkena, 2007 Azaroa 14

Amaia Agirre, Iker Iriarte eta Imanol Irazustabarrenak burututako saioan, 3. eta 6. maila bitarteko ikasleek bertsogintzan jardun ziren urriaren 31n. Gustura aritu ziren gure ikasleak eta talde handia osatuko dela espero dugu eskolan, egin nahi duten lana benetan goraipagarria baita. Adierazi zigutenez, eskola orduz kanpoko jarduera berria antolatu nahi dute, zaletasuna duenak asetzeko aukera izan dezan.
Zorionak!
Argazkiak ikusteko jarraitu estekaren bidea.

ESKOLA KIROLAK 2007-2008

Astelehena, 2007 Azaroa 12

2007ko urrian hasi ziren eskolako kirolariak beste ikastetxeetako taldeekin lehiatzen. Joan den larunbatean, azaroak 10, 3. eta 4.mailako neskek Laskoraingo neska taldearen aurka aritu ziren. Argazki hauek Maialen eta Naiara Lizarribarren aitak utzitakoak dira. Eskerrik asko.
Argazkiak ikusteko sakatu jarraian dagoen argazkiaren gainean:

Taldeen argazkiak, berriak eta zaharrak ikusi nahi badituzue, eskuineko zutabean ESTEKAK izenburuaren azpian Eskola kirolak aukeratu.

IRTENALDIA LANGAURRERA 2007-09-21

Ostirala, 2007 Iraila 21

Gaur, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak Langaurrera joan gara. Eguraldiak egun pasa zoragarria pasatzen lagundu digu. Argazkietan ikus dezakezuenez ondo pasa dugu, txabolak eraikiz, iturrian eta jolasparkean jolastuz, hamaiketakoa eginez… Eguraldiak laguntzen badu primeran pasatzeko lekua daukagu eskura.  

ERREZETAK

Astelehena, 2006 Azaroa 27

3. mailako neska-mutilek etxekoen laguntzarekin atal honetan agertzen diren errezetak osatu dituzte. Gaur gauerako zer afaldu ez badakizue, sartu eskuineko zutabean agertzen den 3. MAILA. ERREZETAK. atalean. 







Alegiako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Eskola
Aralar bidez z/g 20260 ALEGIA Gipuzkoa (EH)
Telefonoa eta Faxa: 943.65.32.37
emaila: alegiakoeskola(a bildua)gmail.com