SHISHA PANGMAN IGO DU IÑAKI OTXOAK
Iñaki Otxoa mendizale nafar bat da. Shisha Pangma igo zuen, eta dagoeneko 11 zortzi milako igo ditu. Mendi hau igo zuen baina ez dakigu igoeraren xehetasunik. Euskal Herrian goizeko 10ak zirela igo zuen 8027 metroko mendia. Zorionak Iñaki!
Xabier Contreras Herrero.
5.maila
SALIDA A ARTIKUTZA
El cinco de noviembre fuimos a Artikutza, al lado de Francia.
Allí había árboles, piedras y setas, hongos, champiñones… También vimos muchos animales: vacas, cabras, caballos…y fue nuestra excursión más bonita.
MARWANE AZERGUI
5.MAILA
KAMIOIA ERORI BIDASOA IBAIRA
Kamioi bat erori da Endarlatsan ibaira. Karretera arratsaldeko 6:30ean moztu zuten bideko kamioia erretiratzeko. Istripua 13:30ean gertatu zen. Renault markako kamioia zubitik pasatzen ari zela erori zen Bidasoa ibaira. Kamioia ibaira erori zen eta gidaria harrapatuta gelditu zen. Ertzaintzak trafikoa moztu eta buzeadoreak bidali zituzten zona hori aztertzera. Ertzaintzak Beobiatik moztu zuen errepidea. Eta gainera Ertzaintzak esan zuen edozein pertxonak istripua ikusi bazuen pasatzeko informazioa poliziei.
34 URTEKO PANDA
Banbuzko eta Natazko tarta erraldoi batekin, Taota hartzak, Txinako panda handi eta zaharrenak ospatu zuen bere 34 urte egin dituen eguna. Oraindik apetitu ona dauka, Bambú hostoak, bi arrautza eta 1,25l litro esne edaten ditu, azaldu zuen Xinhua Zhon Baohu agentziak. Taota-ri bi urte falta zaizkio Panda handiena izateko; Meimeik dauka errekorra lehengo urtean hil baizen 36 urterekin.
PERRETXIKO POZOITSUA
Joxepi Errenterikoa oso larri aurkitzen da perretxiko txarra jateagatik, bi senide ere oso larri daude ingresatuta Iruñako Virgen del Camino ospitalean. Lekunberrin atera ziren gibelurdinak hartzera, hartutakoak bazkarian jan zituzten eta afaldu ere. Gauerdian gaizki sentitu ziren eta ospitalera joan ziren.
EGILEAK: Mattin, Ane, Xuar etaYaiza.
LAS ESCULTURAS DE TOLOSA
En Tolosa expusieron unas esculturas hechas de piedra muy bonitas, las pusieron en 15 lugares.
Pesan mucho y creo que son 2 o 3 piedras en cada escultura, y han gustado al pueblo.
El artista, que ha hecho estas piedras se llama Koldobika Jauregi, y según dice, pensó en Tolosa para esta exposición y seguramente la gente del pueblo le agradecerá siempre.
5.MAILA MARWANE AZERGUI
KIROLA ETA OSASUNA FAKTORIAN
Kirolak eta osasunak duten harremanaz hitz egingo dute aste honetako Faktoriako mahai inguruan. Kirolaren zale asko badago, gero eta gizarte sedentarioagoan direla diote adituek.
Andoni Imaz, Iñaki Arratibel eta Luis Marizulaika heziketa fisikoko irakasleak dira. Gaur egungo hego Afrikako egoaren berri emateko saiora gonbidatu dute Iñaki Guridi kazetaria. Eta Lekuona Aranzadiko mikologia saileko lehendakariekin hitz egingo dute.
EGILEA: NAIARA FUENTES
INTXURRE
Intxurre futbol eta areto futbol taldeek emaitza onak jaso dituzte asteburu honetan. Bi talde helduenak garaipenak ekarri dituzte Loiolako zelaitik. Senior mailan dauden neskek erraz irabazi zuten 0-5 Loiolako zelaian. Lurraldetakoen Intxurre futbol taldeak La Sailleren aurka ere irabazi egin zuen 0-2ko emaitzarekin.
AMAIA.
ERROMAKO METROAN HILDAKOA.
Erromako metroan bidaiari bat hil da urriaren 17an eta 110 zauritu dira.Tren batek bestea jo ondoren.
Miren.
TXOLARRE IRRATIKO UHINAK SAREAN
Gauden tokian gaudela ere, ordenagailua piztu eta www.Txolarre.org sakatu besterik ez dugu tolosaldeko euskarazko irrati honekin sintonian jartzeko. Tolosatik, mundu osoarentzat egindako webgunea.
Mattin 6.maila
TXINTXARRI EGUNA
Azaroaren 19an Txintxarri eguna ospatuko da Alegian. Kanta batzuk kantatuko ditugu Alegiako San Juan bataiatzaile elizan eta eguerdiko 12.00etan izango da. Gainera oso polita geratu zaigu entsaoan.
HIRU GORPU BERRESKURATUTA
Urriaren 17ko arratsaldean lortu zuten guardia zibilek Araban, Lagran, istripua izan zuen hegazkineko hiru bidaiari alemaniarren gorputzak berreskuratzea. 08:00etan ezin izan zuten erreskatean ekin, baina 13:00ak aldera bai.
HILDAKOEN EGUNA
Azaroaren 2an, Mexikon, Patzcuaro herrian hildakoen eguna ospatzen da. Patzcuaroko de Quiraga enparantzan merkatua dago egunotan, denetarik saltzen dute bertan: hildakoen ogia, azukrezko garezurrak, txokolatezko hil kutxak, hildakoen irudiak, egurrezko hil kutxa txikiak, maskarak, indigenen alkandorak, txapelak… Patzcuaro izeneko irla txiki batean ospatzen da, azaroaren 1etik 2rako gauean ospatzen da. Irlan bizi direnak dantzan asten dira ilundu bezain pronto, eta dantzan ibiltzen direnak janzkera oso koloretsua izaten dute eta etxeko sarrerak ere, kolore biziekin jartzen dituzte, eta barrua jaki askoz betetzen dute: fruta, artoa, gatza, ura… eta haurrak kalabaza bana hartzen dute eta turista bakoitzari esaten die: “Una cooperación, una cooperación”.
Egilea:Ainhoa E.
PERRETXIKOETAZ HITZALDIA UMEENTZAKO KULTUR ETXEAN
Azaroaren 11an umeentzako hitzaldia izan zen Azaro kulturalaren baitan: Gure basoko perretxikoetaz izan zen gaia. Ibon Azpilikuetarekin egindako igandeko ibilbideari jarraipen moduko bat izan zen bestalde, hilaren 14an Juanito Oiarzabal zen Alegiara joatekoa baina, espedizio batean zegoenez bere ordez Antxon Iturriza joan zen proiekziora, 18:30ean.
Egilea: Josu Garmendia
PASEO BERRIA DONOSTIN
Donostik 7 km paseoa egin behar du, pasarela peatonal hau Sagues eta Mompas tartetik pasako da. Paseo hau itsasoaren gainetik igaroko da eta hemendik bi urte barru irekiko dute.
Egilea: Aitor Navarro
URTE ASKOTARAKO
Gaur lizartzako Maria Esnaolak 91 urte bete ditu eta oso pozik dago. Sasoitxu gaiñera. Zorionak eta urte askotarako.
Aitziber Emanalde
EUSKAL ETA JAMAIKAR MUSIKAK
Fermin Mugarazaren Euskal Herria Jamaica Clash taldea zuzenean ikusteko aukera bakarra izango da larunbatean Barakaldon “18/98 auziko” auzipetuen alde egingo den kontzertuan.
EGILEA: CRISTINA
TXOLARRE IRRATIKO UHINAK SAREAN
Gauden tokian gaudela ere, ordenagailua piztu eta www.Txolarre.org sakatu besterik ez dugu tolosaldeko euskarazko irrati honekin sintonian jartzeko. Tolosatik, mundu osoarentzat egindako webgunea.
Mattin 6.maila
SUA ARRETXE BASERRIAN
Asteasuko Upazan auzoan dagoen Arretxe baserrian sua egon zen 11:30ak aldera eta era bat erre zen. Baserrian bizi ziren lau lagunek ez zuten kalterik izan. Sua baserri atzealdetik hasi zen, suhiltzaileak iritsi orduko teilatu guztia su hartuta zegoen.
Bizilagunen arabera, litekeena da sutea zirkuitu labur baten ondorioz gertatu izatea. Han bonbilla bat omen zegoen eta horri egotzi diote sua eragin izana.
Kalte materialak handiak izan ziran. Arretxe baserriak 400 urte baino gehiago zituen.
Egileak:Ane, Xuar, Mattin eta Yaiza.
DANTZARI TXIKI EGUNA
Azaroaren 4an dantzari txiki eguna izan zen.Herri askotako jendea etorri zen: Billabona, Irura, Altzo, Anoeta, Ibarra eta Tolosako jendea etorri zen.
Lehendabizi, arratsaldeko 17:00etan merienda jan genuen, gero 18:00etan batzuk Kale Bera joan ginen eta beste batzuk Larraitz auzora joan ziren. 19:00etan denok plazan dantza egin genuen.
Oso ongi pasa genuen!!
Egilea: Izaro Gabirondo. 5.maila
ABADIÑOKO TXAKURRAK ESTRIKNINAZ POZOITUTA
Urriaren 20an bederatzi txakur hil ziren pozoiturik Abadiñon (Bizkaia) Neiker institutuak nekropsia egin dio txakur horietako bati eta parke nahiz lorategietan botatako pozoia estiknina izan dela ondorioztatu dute. Jabier Uriarte Abadiñoko alkateak azaldu duenez, pozoia nahita jarri zuten haragi eta zatietan txertatuta.
Egilea:Aitziber Emanalde
ORDU ALDAKETA
Urriak 30ean ordu aldaketa izan zen. Orain ordu bat atzeratuago egongo gara eta eguna laburragoa izango da, batez ere arratsaldea. Orain 18:00etan ilunduko du. A ze timoa!!!
Iñaki Arandia Mendizabal
LEIDORREKO DANTZALDIA
Urriaren 27an Leidorren arratsaldeko 20:00etan Aukeran, Gasteizko dantza taldearen emanaldia izan zen eta Edu Muruamendiaraz berak ere dantzatu zuen eta zuzendaria zen. Oso polita izan zen.
ERREALAK ESPERANTZARIK EZ
Urriaren 25ean errealak errege kopako partidua galdu zuen 1-4 Malagaren aurka eta gainera 2 txartel gorri atera zituen epaileak eta horregatik 9-rekin jokatu beharra izan zuen. Zaleek diotenez ez omen du merezi bueltakoa jokatzea.
BASAIGAINGO BASERRIA
Irailaren bukaeran 9:40ean trena genuen eta ia-ia ez ginen trenera iritsi. Tren eder batera sartu ginen eta Anoetara iritsi ginenean Anoetako neska-mutil batzuk zeuden. Haiei segitu genien baina bi bide zeuden, haiek esan ziguten ezkerreko bidetik laburragoa zela. Azkenean iritsi ginen aldapa handi bat igaro ondoren. Neska batek azalpenak eman zizkigun burdin aroko herrixka bati buruz eta esan zigun han aspaldi herri polit bat zegoela eta aztarnak aurkitzen hari zirela.
Basagaingo argazkiak ikusteko helbidea http://www.flickr.com/photos/alegiakoeskola/sets/72157594301094301/
ARRAI ETA ANFIBIOEN ARTEKO FOSILA AURKITU DUTE
Gogonasus arrain baten fosila argazkian aurkeztu dute. Australian, orain 380 miloi urtekoa, eta arrainek anfibio bihurtzeko bidean eboluzioa ulertzeko giltzarria dela diote. Iaz aurkitu zuten fosila, eta estreinako ikerketen emaitzak oso oparoak direla diote adituek.
34 URTEKO PANDA
Banbuzko eta Natazko tarta erraldoi batekin, Taota hartzak, Txinako panda handi eta zaharrenak ospatu zuen bere 34 urte egin dituen eguna. Oraindik apetitu ona dauka, Bambu hostoak, bi arrautza eta 1,25 l esne edaten ditu, azaldu zuen Xinhua Zhon Baohu agentziak. Taota-ri bi urte falta zaizkio Panda handiena izateko, Meimeik dauka errekorra lehengo urtean hil baizen 36 urterekin.
9 DROMEDARIO DONATU
2004. urtean Marokoko erregeak 9 dromedario bidali zituen Perura, eta haiek hil egin dira zaintzaileen erruagatik. Albaitariak esan duenez lotsagarria izan da animali hauei emandako tratua, intoxikatu egin ziren eta deshidratatu egin ziren gatzik ez zietelako eman. Albaitariak esan zuen, “Estrella” Perun jaiotako dromedario bakarraren ama ume egiteko zegoen, analisien arabera, alfalfari sustantzia toxiko bat botatzen zioten. Perun bi urtetan bizi ziren artean ez zioten behar aina gatzik eman, dromedarioekin egon zena ez zen profesionala.
IBARRAKO 8 LAGUNENTZAT
Orain dela 4 urte Alegiako postakutxan Ibarrako 8 lagunek bonba bat jarri zuten. Gizon batek, nire ama, anaia eta ni bonberoek atera gintuztela eta kalte handiak izan zirela esan zuen. Horregatik nire gurasoek Madrilera joan behar zuten egia esatera, alegia, ez zela horrela izan esatera. Baina lehengo astelehenean dena konpondu eta nire gurasoak ez ziren Madrilera joan.
Ibarrara iritsi zirenean ongi etorri bat egin zieten 8 lagunei.
Joanes Aizpuru Zinkunegi 5.maila
BASAGAINGO BISITA
Anoetara joateko trena juxtu-juxtu hartu genuen. Mendira Anoetako batzuekin joan ginen. Oso bidai polita egin genuen guztiok. Basagainera iritsi ginenean pertsona batzuek burdina eta horrelako gauza asko bilatzen ari ziren. Neska batek dena esplikatu zigun. Kartel bakoitzean esplikazio bat ematen zigun neskak. Oso ongi pasa genuen Basagainen.
Basagaingo argazkiak ikusteko helbidea
http://www.flickr.com/photos/alegiakoeskola/sets/72157594301094301/
Egilea:Izaro Gabirondo
Onddo bila
Urriaren 18an, Nafarroan baso gehiago daudenez, milaka pertsona izaten dira gure basoetara hurbiltzen direnak.
Leitza inguruko mendiak aste bukaeretan jendez gainezka egoten dira.Ez da harritzekoa igande batean Berueten 130 kotxe inguruan aparkatuta egotea.
Leitzar askok nahiko du astean joatean mendialdera onddoak biltzera lasaiago ibiltzeko.
Egilea: Amaia Otamendi.
ARRAI ETA ANFIBIOEN ARTEKO ESPEZI BATEN FOSILA AURKITU DUTE
Gogonasus arrain baten fosila argazkian aurkeztu dute. Australian,orain 380miloi urtekoa ,eta arrainek anfibio bihurtzeko bidean eboluzioa ulertzeko giltzarria dela diote.Iaz aurkitu zuten fosila,eta estreinako ikerketen emaitzak oso oparoak direla diote adituek.
Eskola kirolak
SAN JUAN-UZTURPE
2006ko urriaren 21an San –Juanek Uzturperen aurka jolastuko du. Gu neska alebinak gara eta uzturpekoak ere neskak dira eta nere ustez geu izango gara garaile.
SAN JUAN-ZUMADI
2006eko Urriaren 21ean San JuanekZumadi ikastolaren kontra jolastuko du haiek mutil alebinak dira, Zumadi ikastolakoak Amezketakoak dira eta beraien aurka jokatuko dute.
ZALDIBIAKO SANTA FE JAIAK
Gaur urriaren 5ean hasiko dira Zaldibian Santa Fe jaiak mondejo dastatzearekin. Gaur hasi eta igande arte luzatuko dira Santa Fe jaiak. Herriko txistulariak, txarangak, dantzariek eta danbor joleek lagunduko dute. Olalde baserritik irtengo dira partehartzaileak herriko plazaraino joateko. Hemen mondejoaren eta mondejilaren agurra jasoko dute bertaratzen direnak. Euri berezia, kalejira eta ondoren, Santa Fe bezpera amaitzeko Imuntzo eta Beloki musika taldearen dantzaldia izango da 23:00etatik aurrera.
PUTREA
Putre txiki bat, galduta zebilena, Alegiako Udaletxeko teilatu gainean gelditu zen. Han gelditu zen ordu batzuk, gero Juaquin Tolosaren baratzera jaitsi zen arte. Geroxeago diputaziokoak etorri ziren eta putre txikia eraman egin zuten.
Egileak: Maialen Lizarribar eta Nicole Rey
BESTE 20 LAGUN ETORKIN HIL DIRA
Merkantzia-ontzi batek sorotsitako 11 lagunek esan dutenez, eurekin zeuden beste 20 lagun hil dira itsas zabalean itota, zihoazen ontzi pneumatikoa zulatu zenean.
Josu Lekubide
KAMIOI FESTA
October 26, 2006
Atzo 2006ko urriaren 4an 4 kamioik elkar jo zuten Lasarte nazional 1 errepidean. Zaurituak izan ziren baina ez grabe. Kamioi bat besteari aurreratzen hasi zen eta horrela gertatu zen eta 15 km ko ataskoa sortu zen.
Egilea: Aitor Navarro
18 hileko kartzela zigorra Ramadanean, meskita batean amodioa egiteatik
Keniako bikote bat harrapatu dute Gilgileko meskita batean, Nairobitik 100 km –ra , amodioa egiten eta 18 hilabeterako kartzela zigorra ezarri diote biei.
Egilea: Iñigo Ormazabal
10 URTEKO ITALIAR BATEK 3,8 KILOMETRO IGERI
October 26, 2006
10 urteko gazte italiar batek 3,8 kilometrotako distantzia daukan Messina itsasartea igeri gurutzatu du, hain zuzen ere, Calabria kosta eta Sizilia irlak bereizten dituen itsasartea. Giuseppe Mangano izeneko gazte honek itsasarte hau asteburu honetan gurutzatu du, 55 minutu eta 30segundotan. Abentura honetan, Guiseppek aurre egin behar izan zion hainbat egoera meteorologi traketsei, eta arrazoi honengatik beste500metro gehiago egin behar izan ditu igeri. Bestalde, marmokak ere bidai horretan lagun izan ditu, horren ondorioz hainbat erredura izan ditu bularrean.
Egilea: Ainhoa Esnaola










