HAURREN EGUN UNIBERTSALA

Urtero bezala, azaroaren 20an Haurraren Egun Unibertsala ospatuko da munduan. Eskolako ikasleak ari gara egun honen inguruan lantxo batzuk egiten. Hala ere, gogorarazi nahi dizuegu badagoela haurren eskubideak definitzen dituen agiria. Arartekoare web gunean daukaten agiria ikusi nahi baduzu, jarraian agertzen orrialdean sar zaitezke http://www.ararteko.net/webs/pdf/haurren-agiria.pdf


Azaroaren 20an, astelehena, Haurren egun unibertsala ospatzen zen egunean, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei munduan haurren artean dauden desberdintasunak kontuan hartuz, beren iritzia ikasleen blogaren bidez emateko eskatu genien. Batez ere, hausnarketa baino, mezu hauek nola txertatu ikasi nahi izan genuen, hau da, blogean dagoen artikulu bati nola erantzun ikasteko teknika lantzen jardun ginen. Hala ere, ikasleek botatako iritziak aberasgarriak direnez, jarraian zerrendatzen dizkizuegu beren gogoetak.

  1. Haur guztiak eskubide berdinak ditugu:ikasteko,familia edukitzeko…
    baina ume batzuk ez daukate familiarik ume zurtzak direlako, gerran dabiltzalako,janaririk ez dutelako…
    ume horiek familia baten babesa behar dute ongi bizitzeko.

  2. Munduan dauden ume asko txiki-txikitatik lanean asten dira eta beste batzuk berriz eskolan eta ori ez zaigu ondo iruditzen.

  3. Hoy como es el dia del niño. Para mi los que no van al colegio se pueden morir facilmente porque van a trabajar desde pequeños y cuando van hacer más grandes no sabrán trabajar con sus hijos o hijas.

  4. Gaur umearen eguna da. Ume batzuk 10urtekin lanean hasten dira eta beste batzuk berriz eskolan eta nik mundu guztian berdintasuna edukitzea nahi dut

    .

  5. Azaroaren 20an umeen eguna da eta unibertso osoan ospatzen da. Nire ustez ume guztiek eskubide berdinak izan beharko lituzke baina ez da horrela; batzuk txikitatik lanean hasten dira eta ez du horrela izan behar.

  6. Une honetan Iraken gerran ari dira haur batzuk eta armekin jendea hiltzen ariko dira. Neri gaizki iruditzen zait eta uste dut haurrek ez dutela gerran ibili behar eta haurrek jolastu egin behar dutela.

  7. Gaur umeen eguna da. Batzuk txikitatik hasten dira lan egiten dirua lortzeko eta hori gaizki dago; gu bezela ibili beharko lukete eta ez lana egiten, eskolara joan eta ondo pasa beharko lukete

    .

  8. Afrikan “sida” izeneko gaixotasun bat dago. Hori saihestu nahiean senda tratamenduak behar dituztenei ematea nahiko genuke.

  9. Brasilgo meategi batean haur bat ari da lanean jo eta ke eta gure ustez eskubidea eduki behar luke jolasean aritzeko.

  10. Azaroaren 20an umeen nazio arteko eguna ospatzen da.Pertsona asko hiltzen ari dira,gehienak umezurtz eta beraien gurasoak hilda gerran, besteak berriz ihesarekin, eta ez daukate tratamendu medikorik.Askok 8-10 urte bitartean lanean hasten dira eta lan gogorrak dituzte adibidez:meategietan,neskame… ihesarekin pertsona asko hiltzen ari dira eta hori saiesteko ez daukate tratamendu berezirik. Gure ustez hori onartezina da eta guztiak berdin tratatzea nahiko genuke eta tratamendu bereziak jartzea.

    Txertatuko marrazkiak, INTERMON, gobernuz kanpoko erakundeak eskolara ikasleekin lantzeko BETOREN ESKOLA izenarekin bidalitako baliabideen artetik atera dugu. Material berau eskolako ikasleekin erabili dugu eguna ospatzeko egindako saioetan, eta zuekin konpartitzea interesgarria deritzogu.

 







Alegiako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Eskola
Aralar bidez z/g 20260 ALEGIA Gipuzkoa (EH)
Telefonoa eta Faxa: 943.65.32.37
emaila: alegiakoeskola(a bildua)gmail.com