Arratsaldeon, zuekin Txintxarri Irratia!!!
Kaixo lagunok:
Gu 4. mailako ikasleak gara. Aurten ere irratsaio berri bat prestatu dugu. Urtearen bukaerako hilabetean sartu gara gaur. Horrek esan nahi du laster Eguberriak hasiko direla eta baita oporrak ere.Opariak jasoko ditugula,… Gabonetan familiarekin ibiliko garela,…
Bueno baino orain gure irratsaioarekin hasiko gara.Hauek dira prestatutako gauzak:
Hasteko elkarrizketa bat, Junek, Unaiek eta Tiagok prestatutakoa. Musika tartekatuz, Olerkia, igarkizunak, kontakizuna,berrien tartea ere izango dugu eta bukatzeko lagunak zorionduko ditugu.
Ea ba, has gaitezen lagunok!
GURE GELAKO TIAGORI
ELKARRIZKETA.
Zuekin Txintxarri Irratia!!!
Aurten, gure ikastetxera ikasle berri bat etorri da eta berari elkarrizketa bat egitea pentsatu dugu.
Ea Tiago, hurbildu zaitez.
Gure lagun berriak Tiago izena du.
Galdera - Zein da zure izen osoa?
Erantzuna -Tiago Manuel Batista Pereira.
G- Zenbat urte dituzu?
E- Diez.
G- Noiz egiten dituzu urteak?
E- 6 de Octubre.
G- Nondik zatoz?
E- De Portugal.
G- Orain non bizi zara?
E- Altzo Azpin.
G- Zein herritakoa zinen?
E- De Gulpilhares. Porto.
G- Noiz etorri zera honera?
E- Finales de Verano.
G- Ze izen zuen zure ikastetxeak?
E- Eskola do monte.
G- Oso handia al da?
E- No tanto.
G- Zein da zure kirol gustukoena?
E- Canuajem
G- Gure artean gustura al zaude?
E- Bai.
Galdera geiago egingo genioke baina gaurkoz bukatu da.
Eskerrik asko Tiago.
Agur bero bat opa dizuegu.
Zuekin Txintxarri Irratia!!!
Kaixo:
Gure gelan olerkiak ere lantzen ditugu eta horietako bat irakurriko dizuet Kirmen Uriberena da eta horrela dio:
Munduari begiratzeko modu bat,
Laguntzarrekin kantatzeko modu bat,
Horman eguzkia hartzeko modu bat,
Itxaroten jakiteko modu bat.
Pagoak ukitzeko modu bat,
azalak irakurtzeko modu bat,
hego-haizea usaintzeko modu bat,
autoan negar egiteko modu bat.
Ez onena agian,
Ez ederrena agian,
Zaharregia,txikiegia agian.
Begietara begiratzeko modu bat,
galderak egiteko modu bat,
eskutik heltzeko modu bat,
amets egiteko modu bat.
Ez onena agian,
Ez ederrena agian,
Zaharregia,txikiegia agian,
agian.
TXINTXARRI IRRATIA!!!
ASMAKIZUNAK
Kaixo lagunok:
Asmakizunei ere tartetxo bat egin diogu, hona hemen:
1
Baginela eta bagara
Bi anaia bikiak,
Gu aurrean jarrita,
Hobeto ikusiko dituzu
Gauza guzti- guztiak.
Zer da? Betaurrekoak
2
Pipitaki papataki
Nik badakit gauza bat:
Euria, landan, gazta bat:
Zer da? Ilargia.
3
Zuri nintzen zuri, berde bihurtu nintzen.
Gorri nintzen gorri, beltz bihurtu nintzen. Nor naiz? Maxusta.
4
Aberatxa da gure señorita,
Beti autoan dabil eta beti bustita.
Nor da? Mingaiña.
5
Ahorik ez eta kontua sarri,
Besori ez eta idazlan ugari.
Zer da? Boligrafoa
6
Lapikoan sartu eta egosten dena,
Eta jaten dugunean ikusten ez dena?
Zer ote? Gatza.
7
Badu burua, badu gorputza
Biluzik ibiltzeko, ez da lotsa.
Ez ditu oinak, ez du besorik,
Nahiz eta izan punta zorrotza.
Zer da?
8
Sagua bezain txiki,
Edozein gauza lotu eta atxiki
Ba al dakizu zer den?
Kateorratza
9
Urtearen hasieran gizen-gizen jaio
Eta amaieran argal-argal hiltzen dena?
Erantzuna: Egutegia
Hona hemen Txintxarri Irratia!!!
Kaixo lagunok:
Gure gelak, 3. mailan geundela, Abelino Barriola Sarian parte hartu genuen, eta baita irabazi ere. Orain azalduko dizuegu egindako bidaia. Alexek, Unaiek eta Beñatek kontatuko dizuegu. Ea gustatzen zaizuen gure bidaia!.
2006ko urriaren 2an eskolan elkartu ginen. Bi pisutako autobusa etorri zen eta Miramonera joan ginen. Han beste eskolatakoekin elkartu ginen eta gure gelako Iratik “Harriak uretara” olerkia irakurri zuen. Gero Bertitzera, Kriston bidaia egin genuen eta bertan bazkaldu.Gero berriro autobusa hartu eta Xorroxingo ur jauzia ikustera joan ginen, Nafarroako Erratzunera. Iritxi ginenean Xorroxingora, Markos erori egin zen eta konjelatu egin zen.Bertan argazkiak atera genituen. Meriendatu eta gero berriro Bertitzera bueltatu ginen afaltzera.
Afaldu eta gero “otsoak eta ardiak” jolasean ibili ginen.
Hurrengo egunean, urriaren 3an,oso gosari goxoa egin genuen eta Baionara joan ginen gosaldu eta gero. Han Euskal Museoa ikusi ,santutegia eta txokolategi pila bat ere ikusi genituen. Oso eguraldi txarra egiten zuenez ezin izan genuen kaletik barrena patxadaz ibili.Bazkari ederra egin eta gero izotz-irristaketan aritu ginen. Han Tiagok mina hartu zuen eta medikutara eraman zuten. Bukatu genuenen Bertitzera joan ginen eta afaldu egin genuen.Gero txantxa jolasetan ibili eta bukatu genuenean lotara joan ginen.
Hurrengo egunean, urriaren 4ean, berriro ere gosaldu eta denek bukatu arte jolasten ibili ginen eta Raftin egitera joan ginen.Neoprenozko jantziak, kaskoa eta arraunak hartuz ibaian sartu ginen.Raftin bukatu genuenean bazkaldu egin genuen. Gero, arratsaldean, Donibane Garazi ezagutzera joan ginen.Han jolas bat egin genuen, jolas hori Donibane Garazi ezagutzea zen.
Bukatu eta gero, dutxatu eta afaltzera joan ginen. Ondoren diskoteka zegoen eta jo eta ke aritu ginen dantzan. Diskoteka bukatu eta gero ohera joan ginen.
Azkeneko egunean, berriz ere gosaldu eta gero Natur Parkera ezagutzera joan ginen. Parkea ezagutu eta gero Abentura Parkean ibili ginen eta sekulako abenturak pasa genituen.Bukatu eta gero bazkaltzera Bertitzera.
Bazkaldu, pixka bat jolastu, eta gero etxera abiatu ginen.
Horrela bukatu zen gure bidaia. Merezi du berriz irabaztea!!!
BERRIAK
ZUEKIN TXINTXARRI IRRATIA!!!
Kaixo lagunok:
Irratsaio honetan ere baditugu berriak, hauexek dira:
Loatzo festa: Orain dela bi asteko larunbatean Zezili Eguna ospatu zen, eta amaitutakoan Begoña Azpeitiari sekulako omenaldia egin zioten, urte askotan herriko andereiño izan zelako.
Ikasturte hasieran egin ditugun irteerak:
Irailean zinemaldira “Robots” pelikula ikustera. Baita mendi irteerara ere.
Urrian, Abelino Barriola Saria irabazi genuen eta horregatik 4 egunetarako bidaia egin genuen. Oso ondo ibili ginen. Baita Donostiako Aquarium eta Ontzi Museoa ere.
Azaroan berriz, “Sorgin bat etxean” filma ikustera joan ginen. Azaroaren 20an mundu osoan eta urtero bezala, “Haurren Eskubide Eguna” ospatu zen. Horrekin denak berdinak garela ikasi genuen.
Gaur goizean Txotxongiloak ikustera joan gara.
Eta azken berria.Ez ahaztu datorren asteartean 5 egunetarako oporrak izango ditugula eta 22an neguaren etorrerarekin batera Gabonetako oporrak izango ditugula. A ze berri pozgarriak ezta???










