4 urteko ikasleek udako oporrei buruzko lantxoa burutu dute. Mendigorrin, Oñatin, Donostian, Menorkan, hondartzan, mendian, urtegian eta beste hainbat lekutan egon dira 2007ko udan. Ondo pasa dutela agerian da. Hemendik aurrera neguko freskurarekin irabazitako kolorea galtzen joango gara. Lanak ikusteko sakatu hemen.
GURE OPORRAK
Asteartea, 2007 Urria 16BARRIOLA SARIA. ARGAZKIAK.
Larunbata, 2007 Urria 13
Abelino Barriola sariari dagokion bidaia burutu dute 5.mailako ikasleek, urriaren 8, 9, 10 eta 11an. Egun batzuk Narbarteko “Bertiz” aterpean pasa dituzte, eta bertatik iparraldera eta Nafarroako Baztan aldera egin dituzte irtenaldiak.
Aurten , guztira (irakasle eta begiraleak barne) 102 pertsona inguru joan dira. Argazkiak ikusiz disfrutatu nahi baduzu, egin klik loturaren gainean.
HH 5 URTEKOAK LANEAN
Larunbata, 2007 Urria 6Ze argazki sorta 5 urteko gelakoen neska-mutilenak. 20 argazki guztira! Entxufea ote dute? Bai zera. Oso langileak direlako eta merezi dituztelako jarri ditugu hemen. Horrela etxean ere ikusi ahal izango duzue nolako emaitzak lorten dituzten. Ondo pasa argazki sorta honekin!
HH 4 URTEKOAK GIMNASIALEKUAN.
Larunbata, 2007 Urria 6Ikasturte hasierako “argazki ofiziala” atera dugu psikomotrizitate gelan. Oraindik izerditan hasi gabe eta dena txukun-txukun. Ahaztu zitzaigun ondorengoa ateratzea!
ESKOLA JANTOKIA
Larunbata, 2007 Urria 6Jantokia eta sukaldearen handitze lanak amaitu zituzten (Manuel eta Dolores bizi ziren etxea aprobetxatuz), ez ordea berritzekoak. Oraingoz, Haur Hezkuntzako ikasleek jarraitzen dute musika gelan bazkaltzen, aurreko ikasturtean bezala, ez baitituzte beraientzat mahaiak ekarri. Eta Lehen Hezkuntzakoak dagokien lekuan baina, batzuk, aldi baterako jarri ditugun mahai batzuetan. Argazkiak ikusteko hemen sakatu.
Sukaldea berriz, osatu gabe jarraitzen du eta ez oso egoera onean. Lehenbailehen bukatuko duten esperantza daukagu. Ea horrela den.
2. MAILAKOAK ORDENADORE GELAN.
Larunbata, 2007 Urria 6Gaur ordenadore gelako saioa izan dugu eta argazkiak ateratzeaz gain, Eñautek daukan bloga ikusi dugu (baimena ematen badigu bere helbidea hemen jarriko dugu). Oraingoz, ordenadore aurreko argazkiekin konformatu behar.
5.MAILAKOAK ORDENADORE GELAN.
Larunbata, 2007 Urria 6Lehen Hezkuntza 5.mailako ikasleak ordenadore gelan dauzkagu txoko honetan. Gaur eskolako bloga ikusten aritu gara, 5. mailakoei buruzko informazioa bilatzen. Denek dakigunez, bloga ikusten dugunok behinik behin, datorren astelehenean, urriak 8, Narbartera lau egunetarako joango direla. Handik irtenaldiak burutuko dituzte, besteak beste, Miarritzera, Donibane-Garazira…
Ondo pasa.
Argazkiak.
ESKOLA KIROLAK 2007-2008. EGUTEGIA.
Asteazkena, 2007 Urria 3Hasi gara goiz eta arratsaldez eskolan eta, honekin batera, eskola-kiroletarako entrenatzen. Aurretik ere bidali dizuegu etxeetara entrenamentuen ordutegia. Oraingoan, partidetarako egutegia azaldu nahi dizuegu orrialde honetan. Mezu honi erantsita jarri dugun fitxategian eskolan dauden bi mailako egutegiak agertzen dira, Benjaminak eta Alebinak. Benjaminetan kategoria bakarra dago; alebinetan, aldiz, nesken eta mutilen egutegiak ikusiko dituzue. Gainera, Tolosaldean eskubaloian edo saskibaloian parte hartzeko aukera izango dute gaztetxoek.
Fitxategian, hiru orrialde aurkituko dituzue: lehena, benjaminena; bigarrena, alebinena; eta hirugarrena, entrenamentuetakoa.
http://docs.google.com/Doc?id=dfznq3sw_83dm94jw













