2 URTEKO GELAKO IKASLEEN IKASTURTE HASIERAKO ARGAZKIAK
Ostirala, 2007 Iraila 212 urteko gelako haurrei atera dizkiegun argazkiak ikus ditzakezu hemen. Zuetako norbaitek nahiago badu bere seme-alabaren argazkiak ez agertzea, adierazi zuen tutoreari eta kenduko ditugu.
Tamainaz, oso txikiak ez izan arren, argazki hauen kopia handiagoak badauzkagu eskolan, beraz interesatuta bazaude, gustura pasako dizkizugu.
Ikasturtean eskolako haurrei irteeretan, festan, edozein egoeratan ateratako argazkiak badituzu, txoko hau eskaintzen dizugu beste gurasoekin konpartitzeko.
Gainean sakatuz, Argazkiak ikus ditzakezu. Jaitsi nahi badituzu, argazki bakoitzaren gainean klikatu eta ondoren Todos los tamaños-en gainean bilatu beharko duzu zuri egokien iruditzen zaizun tamaina.












