Udaberria
Osteguna, 2010 Urria 7
Geografia
Mugakideak
Iparraldean Alegia eta Ikaztegieta, hegoaldean Abaltzisketa eta Gaintza, ekialdean Amezketa eta mendebaldean Baliarrain eta Legorreta udalerriak mugakide ditu.
[aldatu] Auzoak
Herrigunea eta Astizaldea auzo nagusiak dira, Baldanalde eta Egileor auzuneak ere aipagarriak dira.
[aldatu] Inguru naturala
Ekialdean Amezketa eta mendebaldean Ibiur errekak muga naturalak dira.
[aldatu] Historia
1374an Tolosarekin lotuta egon zen, inguruko beste herri batzuen moduan, eta lotura hori 1615 arte mantendu zuten. Gutxi geroago “Aizpuruako Batasuna” osatu zuen Alegia eta Ikaztegietarekin batera hasieran, eta Altzorekin ere azkenean. Batasunak XIX. mendea arte iraun zen.
Azkenik, 1967an Baliarrain eta Ikaztegietarekin Iruerrieta udalerria sortu zuen, baina 1988an gaur egungo egitura hartu zuen.
[aldatu] Demografia
Biztanleriaren bilakaera 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
385 445 497 476 447 365 321 * * 170 143 183
[aldatu] Ondarea
* Andra Mariren parrokia-eliza.
* San Sebastianen baseliza.
* Udaletxea (neoklasikoa).
* Iramendi baserria.